
Albisteak

Albisteak
Azken Albisteak

Eskola Jasangarria

Orokorra
2023/02/03
Datorren astean, gure ikasleek, sagardotegi bihurtuko dute gure jatetxea "TXOTX!" erronka amaitzeko. Hori hizpide izanda, Gazta tailerra antolatu da lehengo mailako ikasleentzat Xabi Gaztañaga ikasle eta lankide ohiaren eskutik eta ULIBARRI PROGRAMAREN babesarekin. Eskerrik asko Xabi eta parte hartu duzuen guztioi!!

Orokorra
2023/01/31
Otsailak 15-ean, Sagardotegien sukaldaritza inguruan landu duten menua eskainiko dute 20 Euroren truke, gure ikastetxeko jantokian A ereduko Sukaldaritza Zuzendaritzako 1. mailako ikasleek.

Orokorra
2023/01/27
Otsailak 15-ean, Nazioarteko sukaldaritza inguruan landu duten menua eskainiko dute 18 Euroren truke, gure ikastetxeko jantokian A ereduko Sukaldaritza Zuzendaritzako 2. mailako ikasleek.

Orokorra
2023/01/24
Otsailak 14-an, Nazioarteko sukaldaritza inguruan landu duten menua eskainiko dute 18 Euroren truke, gure ikastetxeko jantokian D ereduko Sukaldaritza Zuzendaritzako 2. mailako ikasleek.

Orokorra
2023/01/20
Jada hiru egun daramatzagu lanean Euskadiko Satnd-ean

Orokorra
2023/01/18
Atzo ikastetxeko irakasle eta ikasle batzuk Madrilera joan ziren Nazioarteko turismo azokan (FITUR) Euskadiko Stand-eko ostalaritza zerbitzuaren arduradun izatera. Bertara heldu bezain laster dena prestatzen hasi ziren, gaur martxan jartzeko. Aste osoa bertan egongo dira.

Orokorra
2022/12/23
Abenduaren 23an ASPANAFOAra ikastetxetik 250 cake-pop eta pasta batzuk bidali ditugu TKNIKAk zuzendutako GASTRONOMIA SOLIDARIOA jardueraren barruan. ASPANAFOA Arabako minbizia duten umeen familien elkartea da. Haiek izango dira ume hauen artean bidalitakoa banatuko dutenak.

Orokorra
2022/12/23
Abenduak 20, 21 eta 22-an, Gabonetako Menua eskaini da gure jatetxean. Hemen uzten ditugu menua eta elaborazioen argazkiak.

Orokorra
2022/12/21
Gaur goizen, Gamarra Ostalaritza Eskolan izan dugu Loraldia mugimendu kulturalaren aurkezpena, Imanol Agirreren eskutik (Zuzendari artistikoa).
Eskertzekoa da horrelako kultur ekimenak gazteen artean zabaltzea.

Orokorra
2022/12/15
Joseba Carmonak Idi buztan bilkaria iberikoekin prestatu du, Sukalerrian, Joseba Argiñanok EITB-en aurkezten duen saiorako aurrez, gure eskola erakutsi die.
Erreportaia gure ortuan grabatua izan da, bertatik hartutako barazki batzurekin.

Erasmus+
2022/12/05
Europako B.E.B.S. proiektuaren barruan (Be Europe Be Social) non ekintzailetza sozialaren oinarriak eta material didaktikoen sorrera lantzen diren, Bigarren Sukaldaritza D taldeko lau ikaslek bi irakaslerekin batera Rigan (Letonian) mugikortasun bat egin dute azaroaren 27tik abenduaren 2ra bitartean..

Orokorra
2022/11/30
Gaur, azaroak 29, asteartea, "ARABAKO LHko ENPLEGAGARRITASUN JARDUNALDIAK" ospatu dira. Bertan, Araba osoko LHko ikastetxeetarako hainbat tailer antolatu dituzte eta Gamarrako Ostalaritza Eskolak show cooking bat egin du 320 parte-hartzaileentzat, Sukaldaritzako Zuzendaritzako 1. mailako eta Oinarrizko Graduko 2. mailako ikasleekin.

Orokorra
2022/11/30
Ikastetxe honen helburua da lan-mundurako sarbidea erraztuko duen hezkuntza-giro profesionala lantzea, eta, horrela, etorkizuneko beharrak eta erronkak asetzea.

Orokorra
2022/11/23
Aste honetan lantegiko produktuetako ikasle diren Ane Jurado eta Aintziñe Sasietak, Nekane Uriel irakaslearen eskutik ekintza hau bideratzen dabilz;

Eskola Jasangarria
2022/11/14
Ingurumen-jardunbide egokien Itun Berdea sarietan

Orokorra
2022/11/11
Asteazkenean, gure 1. mailako Sukalde Zuzendaritzako ikasleek, zeliakiari eta gurutzatutako kutsadurari buruzko tailerra burutu dute EHU-ko Gluten3S ikerltzaile taldearen eskutik ele bitan.

Orokorra
2022/11/10
Topaketa honen helburua gure ikasleak beren ideiak garatu dituzten ekintzaile gazteak lehen eskutik ezagutzera hurbiltzea izan da.

Orokorra
2022/11/09
Azaroak 7 astelehenean,Fagor Industrial S.COO bisitatzeko aukera izan genuen Oñatin Sukalde Zuzendaritzako 2. mailako ikasleekin antolatutako jarduera batean.

Orokorra
2022/11/07
Azaroko astearte guztietan, goza ezazu Arabako Lautadako Jardunaldi Gastronomikoen benetako zaporeaz, Gamarrako Hostalaritza Eskolak diseinatutako postrearekin.

Orokorra
2022/10/25
Ikasleekin elkarlanean eta Neikerren eskutik lan polita burutu zen eta bertaratu zirenek han egindakoa dastatu ahal izan zuten.

Orokorra
2022/10/18
Gaur, Gamarra ostalaritza eskolako irakasleok zeinu hizkuntzaren oinarrizko ikastaroa bukatu dugu. Prestakuntza honen bitartez talde honengana hurbildu eta kontzientziatu nahi genuen.

Orokorra
2022/10/17
Datorren OSTIRALEAN, URRIAREN 21ean, ARABAKO PATATAren EGUNA ospatzen da Araban. Hori dela eta, zenbait ekintza burutuko ditugu aitzakia horrekin, Gamarra Ostalaritza Eskolan.

Orokorra
2022/10/05
Sukaldaritza bigarren mailako gure ikasleek, Italiako Ferrarako Vergani Navarra Institutuko Angela Monte eta Luca Farinelli irakasleekin batera, Basldea proiektuaren instalazioak eta Gatz Harana, Añanako Gesaltza bisitatu dituzte.

Erasmus+
2022/10/02
Gure bi ikasle Amaia eta Clara jada bueltan daude Algherotik (Sardinia).

Orokorra
2022/10/01
Atzo Gamarrako ikasleek Biotknifish proiektuan akuaponian hazitako arrainak prestatu zituzten gure ikastetxean.

Eskola Jasangarria
2022/06/07
Ziurtagiria, Urdaibaiko Ekoetxean ospatu zen ekitaldian jaso genuen Hezkuntzako Sailburua den Jokin Bildarratzen eskutik.

Orokorra
2022/05/17
Goizean ikastetxeko ikasle eta langileak bildu gara eta adierazpen bat irakurri dugu kolektibo honetako pertsonei gure elkartasuna helarazteko eta jasatzen dituzten gehiegikeriak salatzeko.
Informa zaitez
Informazio gehiago jaso nahi baduzu, bete ezazu hurrengo formularioa.