skip to Main Content

Jasangarritasunerako hezkuntza topaketa.

Bertoko produktuak Gamarrako Ostalaritza Eskolak eskaini duen kafe zerbitzuan.

Gamarrako Ostalaritza Eskolak eskaintzen duen kafe-zerbitzuan erabiltzen diren produktu gehienak hurbilekoak dira; zehazki, honako hauek:

● Kafe Foronda eta 0km-ko Kaiku esnea
● Patata tortilla, Gamarrako patatekin egindakoa (Ekoizlea: Santi Diaz de Heredia), Eusko Label arrautzak, Arabako Errioxako olioa eta Añanako gatza.
● Idiazabal JIB gazta, Eusko Label irinarekin Eskolan egindako ogiarekin.
● Txokolatezko bizkotxoa, bertako intxaurrekin, Eusko Label arrautzekin eta irinarekin egindakoa.
● Goxua, Eusko Label-arrautzekin, irinarekin, 0 km-ko esnearekin eta esnagailarekin egindakoa.

On egin!

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading