SEED proiektuaren lehen ikasketa-bisita Istanbulen: hiru kultura, gastronomia jasangarriaren aldeko konpromiso bera
Urriaren 19tik 23ra Istanbulen ospatzen ari da Erasmus+ SEED (Sustainable Eco-Gastrotourism and Education Development) proiektua aztertzeko lehen bisita, Turkia, Portugal eta Euskadiko ikasle eta irakasleen parte-hartzearekin.
Esperientzia aberasgarri honi esker, hiru kultura gastronomikoek sukaldaritza tradizionala eta elikagaien aprobetxamendurako teknikak (trash cooking) nola erabiltzen dituzten ezagutzeko aukera izan dute parte-hartzaileek, elikagaien xahuketa murrizteko eta lehengaiak ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
Sukaldaritza-tailer praktikoen, errezeta tradizionalen trukearen eta tokiko gastronomia-ekimenei egindako bisiten bidez, gastronomia-ondarea, sormena eta jasangarritasuna uztartzeko moduak aztertu dituzte.
Esperientziak agerian utzi du sukaldaritza tradizionala abiapuntu bikaina dela praktika gastronomiko jasangarriagoak garatzeko, eta, aldi berean, Europako Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetza eta kultura-trukea indartzeko.