
Oinarrizko Mailako
Sukaldaritza eta Jatetxe Arloa
Deskripzioa
15 eta 17 urte bitartean ikasleentzat, behin DBHko 2. maila burututa, beraien ikasketei jarraipena eman nahi badiote Gaitasun Profesional bat eskuratzeko, edota aurrerago Erdi mailako Heziketa Ziklo bati ekin nahi badiote.
Oinarrizko Mailak ikasleen heldutasun pertsonalaren prozesuan lagundu nahi du, famili profesional batean, gure kasuan, Sukaldaritza eta Jatetxe arloko Zerbitzuean oinarrizko formakuntza eman eta ezagutza orokor batzuk eskeintzearekin batera. Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat gainditzen duten ikasleek dagokion oinarrizko lanbide-titulua jasoko dute. Gamarrako Ostalaritza Eskolan, Sukaldaritza eta Jatetxe arloko Zerbitzuan oinarrizko teknikari titulua.
Sukaldaritza eta Jatetxe arloko Zerbitzuko oinarrizko teknikari tituluak, OLHn bi urte egon ondoren, Erdi Mailako Heziketa Ziklo batetarako sarbidea ahalbidetzen du.
Ikasketa hauek aldi berean, Gaitasun Profesionalei dagokien 1maila eskurarazten du, lan munduan, DBHko Graduatu tituluaren parekoa delarik.
Moduloak | Orduak |
---|---|
Komunikazioa eta Gizartea I | 165 |
Zientzia aplikatuak I | 165 |
Aurretiazko elaborazioen oinarrizko teknikak | 132 |
Lehengaien hornitzea eta kontserbazioa eta higienea manipulazioan | 99 |
Zerbitzuko oinarrizko teknikak | 165 |
Elikagaiak eta edariak prestatzeko oinarrizko prozesuak | 165 |
Bezeroaren arreta | 66 |
Tutoretza eta orientazioa I | 33 |
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala (EIP) | 66 |
* 2024tik 2026ra bitartean, heziketa-zikloak Lanbide Heziketako Lege berrira egokitu beharko dira; hori dela eta, moduluen iraupenean eta osaeran aldaketa batzuk egon ahal izango dira.
Moduloak | Orduak |
---|---|
Komunikazioa eta Gizartea II | 168 |
Zientzia aplikatuak II | 144 |
Sukaldaritza ekoizpenerako oinarrizko prozesuak | 240 |
Kolektibitate eta catering zerbitzuetarako materialen prestakuntza eta muntaia | 120 |
Tutoretza eta orientazioa II | 25 |
Modulu arteko proiektua | 25 |
* 2024tik 2026ra bitartean, heziketa-zikloak Lanbide Heziketako Lege berrira egokitu beharko dira; hori dela eta, moduluen iraupenean eta osaeran aldaketa batzuk egon ahal izango dira.
Irteera
Profesionalak
- Sukaldeko laguntzailea.
- Elikagaiak eta edariak produzitzeko eta zerbitzatzeko unitateetako ekonomatuko laguntzailea.
- Aretoko zerbitzariaren laguntzailea.
- Tabernako edo kafetegiko zerbitzariaren laguntzailea.
- Tabernariaren laguntzailea.
- Sukaldeko laguntzailea elaborazio sinple eta azkarrez (pintxoez, plater konbinatuez, eta abar) osatutako eskaintza duten establezimenduetan.
Ziklorako
Sarbidea
Hezkuntza
Eskaintza
Ikastaroak
Informa zaitez
Informazio gehiago jaso nahi baduzu, bete ezazu hurrengo formularioa.
Gamarra Ostalaritza
Sariak eta Aintzatespenak