Zerbitzu
Gastronomikoak
Jatetxea
Jatetxeak irailaren amaieratik maiatzaren amaierara arte ditu zabalik ateak, eskola-egutegiaren arabera.
Gure jatetxea, hiru jangela, kafetegi bat eta ardandegi moderno batez osatua, bezero guztientzat zabalik dago.
* Eskola-egutegiaren eta antolamendu pedagogikoaren arabera irekitzea.
HAUEK DIRA GURE JATETXEAN ESKAINTZEN DITUGUN ZERBITZUAK:
Eguneko menua
Lehen platera, bigarren platera eta azkenburukoa ditu. Ura, ogia eta ardoa barne. Menuaren osaera egunero aldatzen da.
Zein egunetan eskaintzen den: Astearte eta asteazkenetan.
Dastatzeko menua
Janaurrekoa, sarrerako anoa erdiak, arraina eta haragia, eta azkenburuko bat aukeran. Ogia, ura eta ardoa barne.
Zein egunetan eskaintzen den: Ostegun eta ostiraletan otsailera arte.
Informazioa
Ordutegia: Asteartetik ostiralera 13: 30etik 14: 30era (bezeroei harrera egiteko ordutegia). Bezeroei gogorarazten diegu ikastetxe batean daudela, ikasleen ordutegia 16: 15ak artekoa dela eta eskertzen diegula errespetatzea.
* Eskola-egutegiaren eta antolamendu pedagogikoaren arabera irekitzea.
Erreserba egiteko: Erreserbak webgunean egiten dira. Sakatu estekan:
Zerbitzu
Gastronomikoak
Bideoak
Sukaldaritzako teknikei, gozogintzari, erakustaldiei, zerbitzuei, sukaldeko makineriari eta zentroari buruzko bideoak.
Gamarra Ostalaritza
Sariak eta Aintzatespenak