skip to Main Content
Proyectos

Proiektuak

Proyectos

Proiektuak

Proiektu Europarrak

Gamarra Eskolak Erasmus+ proiektuak kudeatzen ditu. Proiektu horiei esker ikasleek EBeko hainbat herrialdetan praktika-egonaldiak egiteko aukera dute. Proiektu horietan parte hartzen duten ikasleek Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzaz osatzen den OAPEEren beka bat jasotzen dute. Horrela, ikasleak bidaia, asegurua, hizkuntza ikastaroa eta ostatua ordaintzeko diru-laguntza jasotzen du. Horrez gain mantenu- eta garraio-ordaina ere jasotzen ditu.

Programak eta Helburuak

ERASMUS PROGRAMA

Erasmus programaren helburuetako bat goi mailako heziketa zikloetako partaideen irakasketa-ikasketa beharrak asetzea da.

Eskolak orain artean Erasmuseko SMP (Student Mobility Placements) mugikortasun proiektu bat kudeatu du. Proiektu hori dela medio hainbat ikaslek hiru hilabeteko iraupena duen praktika-egonaldi bat egin ahal izan dute Italiako hainbat enpresetan.

LEONARDO DA VINCI PROGRAMA

Leonardo da Vinci programaren helburuetako bat erdi mailako heziketa zikloetako partaideen irakasketa-ikasketa beharrak asetzea da.

Eskolak hainbat Leonardo IVT (Initial Vocational Training) mugikortasun proiektu kudeatu ditu. Horri esker, hainbat ikasle hamabi astez Italiako enpresetan aritu dira praktikak egiten.

HELBURU OROKORRAK

  • Europa erkidegoko herrialdeetako gastronomia eta kultura ezagutu.
  • Nazioarteko sukaldaritzan trebatu.
  • Europa erkidegoko herrialdeetako lan-merkatua ezagutu.
  • Atzerriko hizkuntzen ulermena eta mintzamena hobetu.
  • Norberaren autonomia eta mugikortasuna sustatu.

PROGRAMEN EDUKIA

Helburu horiek lortzeko programak honako elementuez osatzen ditugu:

  • Hizkuntza eta kultura ikastaroa.
  • Jarduera soziokulturalak.
  • Ostalaritza arloko enpresetan praktikak.

PROGRAMEN BALDINTZAK ETA PARTE HARTU IZANAREN ZIURTAPENA

  • Egonaldiaren eta praktikaldiaren baldintzak konbenioan eta formazio akordioan zehazten dira. Dokumentu horiek eskolak, enpresak eta ikasleak onartzen dituzte.
  • Eskolak eta praktika-enpresek ikaslearen parte hartzea ziurtatuko dute ziurtagirien bidez.

JEISTEKO DOKUMENTUAK

Gaur egun, Gamarrako Ostalaritza Eskola honako Europar proiektu hauetan murgilduta dago:

SMART COMPOST SMART COMPOST
THE ART OF COFFEE THE ART OF COFFEE

Albisteak Erasmus+

Gamarrak Erasmus+ proiektuen kudeaketan duen esperientzia partekatu du Burgosen

Gamarrak Erasmus+ proiektuen kudeaketan duen esperientzia partekatu du Burgosen

Javier Aretxederreta eta Raul Duandikoetxea irakasleek SEPIEk Burgosen antolatutako KA220 eta KA210 proiektuen jardunaldietan parte hartu dute urriaren 28an eta 29an. Bertan, Gamarrako Ostalaritza Eskolak Europako proiektuen kalitatezko kudeaketan duen esperientzia aurkeztu dute.
Kopenhageko bisita Erasmus+ programaren barruan

Kopenhageko bisita Erasmus+ programaren barruan

Urriaren 5etik 9ra, Gamarra Ostalaritza Eskolako irakasle Amaia Txapartegik Erasmus+ Staff Mobility mugikortasuna egin zuen Kopenhagen (Danimarka).
Gamarrako irakasleak Bretainian, Frantzia, nazioarteko proiektuak koordinatzeko

Gamarrako irakasleak Bretainian, Frantzia, nazioarteko proiektuak koordinatzeko

Bisita honen helburua institutu horrekin loturak ezartzea da, Erasmus+ nazioartekotze-proiektuen esparruan trukeak koordinatzeko, bai eta eskualdean ostalaritza-establezimenduen sare bat sortzea ere, gure ikasleen praktiketarako helmuga izan daitezen.

Erasmus+-en Historikoa

On the move for social inclusion BIRTUALKI Penafielen, Portugal

On the move for social inclusion, Salónika, Grecia

On the move for social inclusion, Turkia Kirikkale

On the move for social inclusion, Vitoria-Gasteiz

On the move for social inclusion, Italia Napoles

Toledoko Jardunaldiak 2019

Erasmus Programa 2018-2019

Erasmus Programa 2017-2018

Informa zaitez

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, bete ezazu hurrengo formularioa.

Back To Top