skip to Main Content

Proiektuak
Eskola Jasangarria

Proiektuak
Eskola Jasangarria

Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria lortzea

Eskola Jasangarriaren auto-ebaluazioa egin ondoren, eta auditoria-bisita egin eta gero, Natura Ondare eta Klima Aldaketaren zuzendaritzak, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaritzak, eta Ingurugelak egindako lana eta iraunkortasunerantz jotzeko konpromisoa aitortzen ditu, eta, horregatik, Eskola Jasangarriaren ziurtagiria ematen dio Gamarrako Ostalaritza Eskolari

Gamarrako Ostalaritza Eskola eta bertako kide guztiok garapen jasangarriaren helburuekin konprometituta gaude.

Eskola inklusiboa gara, bizitza osoan zehar pertsona guztientzako ikaskuntza sustatzen duena, eta gure eguneroko jardueran eta irakaskuntza- eta ikaskuntza-jardueretan keinu txiki eta handiekin jasangarritasuna sustatzen dugu:

  • Kontsumoak murriztea (gasa, elektrizitatea, ura, lehengaiak, etab.)
  • Berrerabili.
  • Birziklatzea, materia organikoa ahaztu gabe (batez beste hondakinen % 40 da, eta ostalaritzan ehunekoa are handiagoa da)
  • Kontsumo arduratsua, ahal dela hurbilekoa, sasoikoa eta ekologikoa.
  • Autoaren erabilera murriztea. Autoa partekatzea, ibiltzea, bizikletak edo patineteak erabiltzea.
  • Errespetua gure bizikidetzaren oinarri gisa, eta elkarrizketa arazoak konpontzeko modu gisa. Jarrera aktiboa izatea genero-indarkeriaren aurrean eta edozein diskriminazio-motaren aurrean.
  • Desberdintasunaren aurkako borrokan laguntzeko jarrera solidarioa.
  • Gure ikasleei kalitatezko prestakuntza eskaintzeko lan egitea.
  • Ekitatea eta gizarteratzea sustatzea.

Albisteak

Jasangarritasunerako hezkuntza topaketa.

Jasangarritasunerako hezkuntza topaketa.

Bertoko produktuak Gamarrako Ostalaritza Eskolak eskaini duen kafe zerbitzuan.
Galizako gastronomía Gamarra Ostalaritza Eskolan

Galizako gastronomía Gamarra Ostalaritza Eskolan

Pontevedrako CIFP Carlos Orozako ikaslego, irakaslego eta zuzendaritza-kideak, Gamarra Ostalaritza Eskolan ditugu aste honetan, “Gastronomia zirkularra”Lanbide Heziketako berrikuntza proiektua garatzen.

Informa zaitez

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, bete ezazu hurrengo formularioa.

Back To Top
Loading