skip to Main Content
Proyectos

Proiektuak

Proyectos

Proiektuak

Urratsbat

Urratsbat

Lanbide heziketako zentroetan enpresak sortzen laguntzeko proiektua.

¿ZER DA URRATSBAT PROGRAMA?

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Zuzendaritzak sustatu du eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta Europako Gizarte Funtzak lagundutako finantzaketa du, LHko ikasleei nork bere enpresa sortzen laguntzeko

Kontua da Lanbide Heziketako ikastetxeetan dauden baliabideak empresa-egitasmoak sortzeko eta martxan jartzeko erabiltzea, balibide guztiak, bai langileak bai balibide teknikoak. Azken btean, ikastetxe horiek empresa-mintegiak izate nahi dugu, eta aldi berean tutore-lana ( bidegarriak ote diren, non kokatu, beharrezko balibide teknikoak eta halakoak aztertzea ) eta aholku-laguntz teknikoa eskaintzea.

¿ NORENTZAT DA PROGRAMA HAU ?

  1. Azken kurtsoan dauden Lanbide-Heziketako ikastetxeetako ikasleentzat.
  2. Zentro Horietko ikasleak izandakoentzat.
  3. Arau-gabeko prestakuntza-ikstaroen edo bertaratu behrrik gabeko prestakuntza-ikastaroen bidez zentroarekin loturaren bat duen edonorentzat.

¿PROIEKTUEN GARAPENA?

  1. Hasteko, gogoa behar
    Azken kurtsoetako ikasleentzako informazio hitzaldiak, cultura ekintzailea gai dutela.
  2. Nork bere enplegua sortzeko oinarrizko ikastaroa.
    Hasierako gogo hori dutenen artean, iksten jarraitzeko interesa dutenentzako iksleek egitasmoak aurkeztu, eta egitasmo horietako oinarrizko bideragarritasun plana egitea .
  3. Nork bere enplegua sortzeko ikastaro aurreratua.
    Hasierako egitasmo horretatik empresa bat sortu nahi duten ikasleentzat. Ideia horren bideragarritasun plana egin eta aztertuko da.
  4. Enpresa martxan jarri eta aurrera ateratzea.
    Bideragarriak diruditen ideiak martxan jartzen laguntzeko tutore-plana eta aholku-lana: finantzaketa, legezko eraketa, dirulaguntzak …
  5. Enpresaren jarraipena.
    Martxan jarri eta hurrengo ilabeteetan, egitasmoaren tutore-gidaritza egin, jarritako helburuak bete ote diren aztertuz eta zalantzak argituz.

¿ZER DUGU LAGUNTZEKO?

  1. Prozesua hasi eta bukatu arte, zentroan arduradun bat zure eskura izango duzu.
  2. Ikastetxean, Ekinbiderko Bulegoa jarriko dugu, beharrezko guza guztiekin, empresa sortzeko prozesuan egin beharrezko lana egiteko.
  3. Aurrera ateratzeko aldi horretan, zentroko ekipoak erabiltzeko aukera izango dugu ( ahal bada beintzat, eta eskolak betiko moduan eman behar direla ahaztu gabe ).
  4. Kanpotik ere izango duzu nork aholkuak eman. Enpresa-munduari loturik dagoen erakunde bat ikastetxearekin lankidetzan ari da eta hark ere lagunduko dizu bai zure empresa sortzen eta garatzen bai geroko jarraipenean.

INFORMAZIOA ETA EGITASMO-AURKEZPENAK

Beste informaziorik nahi baduzu, Urratsbatek ikastetxean duen arduradunarengana jo.

GAMARRA OSTALARITZA ETA TURISMO ESKOLA

Presagana 1
01013 GAMARRA
Tel.: 945258025
jaretxe@gamarraeskola.com

Albisteak

Gamarra Ostalaritza Ekintzailetza jardunaldietan 2025

Gamarra Ostalaritza Ekintzailetza jardunaldietan 2025

Sukaldaritza eta Gastronomiako Erdi Mailako bigarren mailako ikasleek aktiboki parte hartu dute abenduaren 1ean eta 2an Bilbon egindako ekintzailetza jardunaldietan. Parte-hartzea aukera paregabea izan zen ekintzailetzaren alorreko adituen eskutik ezagutza eskuratzeko.
URRATSBAT-EK BATZAR OROKORRA EGIN DU GAMARRAN

URRATSBAT-EK BATZAR OROKORRA EGIN DU GAMARRAN

Euskadiko LHko ikastetxeetako Urratsbat-eko arduradunak bildu dira gaur, otsailak 20, Gamarrako Ostalaritza Eskolako GOBAn, gure berrikuntza-instalazio berrietan, urteko batzar orokorra egiteko. LHko ikastetxeetako Urratsbat-eko 80 arduradun baino gehiago bildu dira ekitaldi honetara, eta gure ikasleek egindako eskaintza gastronomiko berritzaile baten dastaketarekin amaituko dute jardunaldia.

Informa zaitez

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, bete ezazu hurrengo formularioa.

Back To Top