skip to Main Content
Proyectos

Proiektuak
Erasmus+

Proyectos

Proiektuak
Erasmus+

SEED

Seed Erasmus

SEED Proiektua: Ostalaritzan praktika onak ereiten.
https://seederasmus.com/

SEED proiektua berrikuntza ekimen bat da, eta ostalaritzan jasangarritasuna eta ingurumenarekiko erantzukizuna sustatzea du helburu. Tailerren, dinamiken eta esperientzia praktikoen bidez, gure ikasleek ikasten dute nola aplikatu eguneroko lanean benetako aldea sortzen duten praktika onak:

  • Uraren eta energiaren erabilera arduratsua.
  • Elikagaien xahuketaren murrizketa.
  • Hondakinen kudeaketa egokia eta birziklapena.
  • Tokiko, sasoiko eta ekologiko produktuen sustapena.

Proiektu honen bidez, gure ikastetxeak konpromisoa hartzen du profesional arduratsu eta kontzienteak prestatzeko, ostalaritzan etorkizun jasangarriagoa ereiteko gai izango direnak.

Albisteak

SEED proiektuaren lehen ikasketa-bisita Istanbulen: hiru kultura, gastronomia jasangarriaren aldeko konpromiso bera

SEED proiektuaren lehen ikasketa-bisita Istanbulen: hiru kultura, gastronomia jasangarriaren aldeko konpromiso bera

Urriaren 19tik 23ra Istanbulen ospatzen ari da Erasmus+ SEED (Sustainable Eco-Gastrotourism and Education Development) proiektua aztertzeko lehen bisita, Turkia, Portugal eta Euskadiko ikasle eta irakasleen parte-hartzearekin.
Gamarrako SEED proiektu europarra abian da

Gamarrako SEED proiektu europarra abian da

SEED proiektuak, "Iraunkortasuna, Hezkuntza eta Ingurumen Garapena" ingelesezko akronimoari erantzuten dionak, maiatzaren 21ean eta 22an inauguratu zuen ofizialki bere ibilbidea haserako lehen bilerarekin, Gasteizen, CIFP Hostelería Gamarra LHIIk antolatuta.

Informa zaitez

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, bete ezazu hurrengo formularioa.

Back To Top