Kopenhageko bisita Erasmus+ programaren barruan
Urriaren 5etik 9ra, Gamarra Ostalaritza Eskolako irakasle Amaia Txapartegik Erasmus+ Staff Mobility mugikortasuna egin zuen Kopenhagen (Danimarka).
Egonaldi horretan, Copenhagen Hospitality School bisitatu zuen, baita hainbat ostalaritza-establezimendu ere. Bisitetan, sukaldeetako arduradunekin eta hainbat gozotegitako arduradunekin bildu zen, gure ikasleentzako Erasmus+ praktiketarako harreman berriak sortzeko eta Europako proiektuetan etorkizuneko lankidetzak sustatzeko helburuarekin.
Esperientzia horrek nazioarteko lankidetza indartzeko, ezagutzak trukatzeko eta Gamarra Ostalaritza Eskolaren nazioartekotzea bultzatzen jarraitzeko aukera eskaintzen du.









