SAVOR proiektuak aurrerapauso handia eman du Varnan egindako lehen saio pilotuetan
2026ko urriaren 6tik 8ra, SAVOR – Sustainability And Value in Organic Resources Erasmus+ proiektuaren lehen saio pilotuak egin dira Varnan (Bulgaria), Varna University of Management erakundearen eskutik.
40 irakasle eta ikasle baino gehiagok hartu dute parte Europako bazkideek antolatutako sukaldaritza-jarduera praktikotan. Jardueren ardatza Trash Cooking kontzeptua izan da: elikagaien xahuketa murriztea eta soberakinak zein azpiproduktuak balio gastronomiko berria duten elaborazio bihurtzea.
Lehen saio pilotuan Gamarratik 4 ikaslek parte hartu dute, eta esperientzia honek 2027ko otsailatik ekainera egingo diren saio pilotu zabalagoak prestatzeko balioko du.









