FER-RHEU proiektua: Proiektuaren nazioarteko hirugarren topaketa GAMARRAn
Gasteizera Turkiako eta Errumaniako lankide taldeak etorri dira, eskolako taldearekin batera, gaixotasun erreumatikoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea helburu duen proiektu baten azken fasean lan egiteko. Hiru herrialdeotako jaki hartzitu tradizionalen etxeko elaborazioa berreskuratu eta zabaltzen du proiektu poiektu honek.
Bilera honekin, FER-RHEUk bere azken txanpari aurre egingo dio. Laster, behin betiko materialak eskuragarri egongo dira pazienteentzat, familientzat, profesionalentzat eta gure tradizioei hain lotuta dauden elikagai horiek egunerokoan txertatzeko interesa duen edonorentzat.
Gamarrako Ostalaritza Eskolatik eskerrak eman nahi dizkiegu Turkiako eta Errumaniako gure bazkideei euren bisitagatik eta inplikazioagatik. Atsegin handiz hartu ditugu gure etxean.






