EHUko ikertzaile batekin elkarlanean glutenik gabeko ogi jasangarriago baten garapenean
Atzo, Victoria Fernandez Tucci, EHUko Farmazia Fakultatean doktoretza egiten ari den ikertzailea, eskolako obradorera etorri zen Okigintzako, pastelgintzako eta kontiteriako 2. mailako ikasleekin batera jarduera praktiko berezi bat garatzera.
Jarduera hau ikasleen prestakuntza praktikoa aberasteaz gain, ikerketaren eta heziketaren arteko lankidetza sustatzeko aukera paregabea izan da. Era berean, ekimenak produktuaren bideragarritasun teknikoa eta ingurumen-inpaktua aztertzeko balioko du, glutenik gabeko okintzaren arloan proposamen berritzaile eta jasangarriagoak garatzen laguntzeko. Eskolak balio handia ematen die sektorearekin eta unibertsitatearekin elkarlanean egiten diren proiektuei, ikasleek benetako ikerketa-prozesuak gertutik ezagutzeko aukera izan dezaten.




