GLUTENIK GABEKO OGIAREN ELKARLAN-TAILERRA
Aurrera jarraitzen du nutrizioaren, okintza eta gozogintzaren, eta marketin eta publizitatearen arloen arteko elkarlan-proiektuak. Oraingo honetan, Ciudad Jardineko Marketin eta Publizitateko goi-mailako zikloko ikasleek Gamarrako Ostalaritza Eskola bisitatu dute glutenik gabeko ogia egiten ikasteko.
Gure ikasleen eskutik, parte-hartzaileek glutena zer den, oreetan elastikotasunak nola funtzionatzen duen eta lehengai seguruak nola identifikatu ikasi zuten. Gainera, ezagutza horiek praktikan jarri zituzten merkatuan berritzailea den osagai batekin glutenik gabeko ogia eginez: kiwi-irinarekin.
Jardunaldia egindako ogien dastaketarekin eta glutenik gabeko produktuen etiketatuaren azterketa zehatzarekin amaitu zen. Amaitu aurretik, elaborazio bakoitzaren laginak jaso ziren, indarrean dagoen araudia betetzen duten eta arrastorik gabe dauden egiaztatzeko. Analisi zientifiko hori egiteko, datorren astean EHUko Farmazia Fakultatea bisitatuko dugu, diziplina arteko esperientzia aberasgarri honi jarraipena emanez.



