Gamarrako hiru irakaslek AEBetan
Aste honetan, Gamarrako Ostalaritza Eskolako hiru irakasle EEBBetako Contra Costa College eta Diablo Valley College unibertsitateetan egonaldia egiten ari dira, Kaliforniako prestigio handiko gastronomia-heziketako bi erakunde.
Bidaia honen helburua etorkizuneko berrikuntza-proiektuetarako loturak sortzea da, sukaldaritza jasangarria eta gastronomian aplikatutako teknologia uztartuz. Zehazki, trash cooking (elikatze-hondakinen aprobetxamendu integrala) eta 2D injection inprimaketa arloetan proiektu berriak garatzeko lanean hasiko gara hurrengo ikasturtetik aurrera.
Nazioarteko lankidetza honek beste urrats bat dakar Gamarrako Ostalaritza Eskolaren berrikuntzarekiko eta jasangarritasunarekiko konpromisoan, gastronomiaren etorkizuna aldatuko duten metodologia eta teknologia berriak esploratuz.



