‘Gamarra solidarioa’ El Carmen LHI-rekin.
Egindako jarduerak honako hauek izan dira:
– Buffet gosari osasungarria El Carmen LHIko ikasleentzat, Gamarrako oinarrizko graduko ikasleek prestatua. Jarduera honen helburua da gure gosarietan sar ditzakegun produktuak ezagutaraztea eta behar bezala gosaltzearen garrantziaz sentsibilizatzea.
– Oinarrizko sukaldaritzari buruzko erakustaldi-hitzaldia, ikasleek errezeta azkar, ekonomiko eta osasungarriak egin ditzaten. Gainera, errezeta-liburu bat eman zaie ikasleei, praktikan jar dezaten.
– Ikasle bakoitzari produktu-sorta bana ematea, etxean egindako erakustaldian ikusitako errezetak errepikatu ahal izan ditzaten. Guztira ia 100 produktu-sorta banatu dira, eta horretarako Laboral Kutxaren laguntza izan dugu.
Eskerrak eman nahi dizkiegu ‘Gamarra solidarioa 2026’-ko elkartasun ekintza hauetan parte hartu eta lagundu duten guztiei.



.jpeg)
