Idiazabal gazta tailerra
Xabier Gaztañaga ikasle ohiak idiazabalgo gazta egiteko tailerra eman du A ereduko ikasleei, euskal kultura eta hizkuntzara hurbildu nahian.
Xabier Gaztañagak gazta prozesua hasieratik nola egiten den azaltzen duen tailer txiki bat eman du Gamarrako Ostalaritza Eskolan. Ardi Latxen ezaugarriak azalduz eman dio hasiera; jarraian, abeltzaintzarekin, artaldea jeztearekin, esnea gordetzearekin eta kontserbazioarekin jarraituz. Azalpen guzti hauek adi-adi entzun ondoren, modu praktiko eta didaktikoan ikasleak izan dira, beraien parte hartzearekin, gure lurretan hain preziatua den Idiazabal gazta egin dutenak.









