skip to Main Content

PAN CON VALOR proiektuaren hasiera Gamarra Ostalaritza Eskolan

Urriaren 14an, Gamarrako Ostalaritza Eskolan elkartu ziren Ciudad Jardín ikastetxeko Marketing-eko zikloko ikasleak, Farmazia Fakultateko Giza Elikadura eta Dietetikako ikasleak eta Gamarra Ostalaritza Eskolako Okintza, Gozogintza eta Konfiteriako 2. mailako ikasleak, Pan con Valor proiektuari hasiera emateko.

Giza Elikadura eta Dietetikako ikasleek zeliakiari buruzko hitzaldia eman zuten gainerako parte-hartzaileei. Ondoren, jarduera ezberdinak egin ziren, eta talde bakoitzak orain arte burututako lanak eta aurrera begirako beharrak partekatu zituzten, erronka arrakastaz garatu ahal izateko.

Esperientzia oso aberasgarria izan da, izan ere, ikastetxeen arteko lankidetzatalde-lana eta diziplinarteko proiektuak sustatzen dira horrelako ekimenekin.

Dokumentu eta loturak
      Partekatu Sareetan:
      Síguenos:
      Jarraitu:
      Back To Top