GAMARRAKO OSTALARITZA ESKOLA EUSKARALDIAREKIN BAT!
Mugimendu honetan murgilduta dauden pertsona guztiek euskararen erabilera areagotu nahi dute. Abiapuntua euskara ulertzen dutenen hizkuntza-ohiturak aldatzea da (euskararen mesedetan).
Horretarako, 11 eguneko ariketa sozial masibo bat antolatzen da, Euskal Herri osoan zehar eratzen diren herri batzordeek antolatua, zeinekin Gamarrako Ostalaritza Eskolak bat egiten duen. Euskaraz hitz egitera animatzen zaituztegu guztiok!





