ERASMUS+ 2023, Ikaslan Erdi Mailakoen ekitaldia Bilbon
Pasa den ostiralean, hilak 17, atzerrian praktikak egiteko Erasmus+ beka lortu zuten Gamarra CIFP HOSTELERIA LHII ostalaritza eskolako Erdi Mailako 4 ikaslek, Ikaslanek Bilbon antolatutako topaketan izan ziren.
Bilera horretan, helmugako herrialdean egonaldirako beharrezko informazioa eta Erasmus+ esperientzia osoa izan dadin jarraitu beharreko zenbait aholku eta jarraibide dituen dokumentazioa banatu zitzaien.
Gure bekadunen artean Okintza, Gozogintza eta Konfitegintza eta Sukaldeak eta Gastronomiako ikasleak daude. Martxoaren hasieran Austriara, Kroaziara eta Serbiara joango dira maiatzaren amaierara arte egingo dituzten praktikekin bat egiteko.