Arrakasta handia izaten ari da Errumaniako paziente erreumatikoetzako hirugarren prestakuntza-jardunaldia
Prestakuntza hau duela aste batzuk Gamarrako Ostalarritza Eskolan gure erakunde bazkideei Erasmus+ek kofinantzatutako FER-RHEU proiektuaren kontestuan eskaini genizkien prestakuntzen jarraipena da.
Jardunaldi hauetan, etxean hartzitutako janariak egiten irakasten ari gara. Horretarako, gure sukaldariek barazkiak, frutak, haragiak eta arrainak hartzitzeko eta kontserbatzeko hainbat teknika irakatsi dituzte, eta Timisoarako Areba erreumatikoen elkarteko pazienteei eta haien zaintzaileei plater osasungarriak hartziduraz egin ahal izateko beharrezko trebetasun teknikoak eman dizkiete, haien ongizatean eta osasunean laguntzeko. Barazki, haragi, arrain, fruta eta esnekiekin egindako elaborazioak aurkezten eta dastatzen ari dira Thermomixeko showroomeko instalazioetan, zeinek Areba elkarteari laga dizkio, eta bereziki eskertzen diegu hiru prestakuntza-jardunaldi horiek posible egin izana.
Javier Aretxederretak eta Raul Duandikoetxeak, Gamarrako FER-RHEU proiektuaren arduradunak, gure eskolako Ander Unda eta Xabier Sagarzazu sukaldariei ere eskertu nahi diete aste hauetan guztietan egindako lan handia eta baldintzarik gabeko inplikazioa. Mila esker!!!!!











