skip to Main Content

Gamarrako irakasleak Errumanian, paziente erreumatikoei prestakuntza ematen

Gamarrako Ostalaritza Eskolako 4 irakaslez osatutako talde bat Timisoaran dago, Errumanian, Areba erreumatikoen elkarteko gure lankide errumaniarrei laguntzen, pazienteei eta haien zaintzaz arduratzen diren pertsonei eskaintzen dieten prestakuntzan, Erasmus+ FER-RHEU proiektuaren barruan.

FER-RHEU, Reinforcing the Health of Rheumatic Patients Through Homemaking Traditional Fermented Foods (Paziente erreumatikoen osasuna indartzea etxean hartzitutako elikagai tradizionalak landuz) proiektuaren helburu orokorra paziente erreumatikoen osasuna eta bizi-kalitatea babestea da, etxean hartzitutako elikagai tradizional probiotiko aberatsak egiteko trebetasunak hobetuz eta hanturaren aurkako dietetan erabiltzea sustatuz. Aldi berean, hartzitutako elikagai tradizionalen ondare-balio kulturala sustatzen da, osasun-praktika modernoekin integratuta, eta osasun-ikuspegi jasangarria garatzen da.

Prestakuntzak iraungo duen hiru egun hauetan gure taldeak hainbat errezeta garatuko ditu eta, batez ere, plater hartzituak egiteko teknikak.

Atzo Xabi Sagarzazu, Ander Unda eta Javier Aretxederretaren inplikazioa eta egindako lan eskerga eskertzen dugu. Gaur, aurreelaborazioekin eta mise en place saioekin jarraituko dugu, bihar, igandean, hirugarren eta azken jardunaldiari ekingo diogularik. Millesker!!!!

Dokumentu eta loturak
    Partekatu Sareetan:
    Síguenos:
    Jarraitu:
    Back To Top