URRATSBAT-EK BATZAR OROKORRA EGIN DU GAMARRAN
‘Urratsbat’ enpresak sortzen laguntzeko programa bat da, erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei, ikastetxeko ikasle ohiei eta zentroarekin arautu gabeko prestakuntzako edo aurrez aurrekoa ez den prestakuntzako ikastaroen bidez harremana duen edonori zuzendua.
Urratsbat-ek aholkularitza integraleko zerbitzu bat ematen dio ekintzaileari bere enpresa abian jartzeko prozesuan, Ikastetxean behar bezala hornitutako bulego bat erabiltzeko aukera ematen dio enpresaren funtzionamenduko lehen hilabeteetarako, eta proiektuak hala eskatzen badu, beste instalazio batzuk erabiltzeko aukera ematen dio, hala nola ikastetxeko tailerrak, aztertzen ari den produktuaren prototipoak egiteko.
Gaurko egunean, Euskadiko LHko ikastetxeetako Urratsbat-eko arduradunek batzar orokorra egin dute GOBA gunean, gure berrikuntza-instalazio berrietan.



.jpeg)
.jpeg)
.jpeg)


