skip to Main Content

Gamarra Ostalaritzatik Gastronomia solidarioa Aspanafoarekin

Abenduaren 23an ASPANAFOAra ikastetxetik 250 cake-pop eta pasta batzuk bidali ditugu TKNIKAk zuzendutako GASTRONOMIA SOLIDARIOA jardueraren barruan. ASPANAFOA Arabako minbizia duten umeen familien elkartea da. Haiek izango dira ume hauen artean bidalitakoa banatuko dutenak.

Mila esker Tknikari halako jarduerak antolatzeagatik eta ASPANAFOAko kideei egiten duten lanagatik. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu Gamarrako ostalaritza eskolako parte hartu duten pertsona guztiei.

Azkenik, eta bereziki, ume kementsu hauei eta haien familiei gure indarrak bidali nahi dizkiegu.

Mila esker eta Gabon zoriontsuak izan!!

Dokumentu eta loturak
      Partekatu Sareetan:
      Síguenos:
      Jarraitu:
      Back To Top
      Loading