skip to Main Content

FAZLA proiektua hasi da

Gaur, Tknikarekin lankidetzan, Gamarran FAZLA balantza adimendunaren testatze-proiektua martxan jarri dugu. Proiektuan Sukaldaritza eta gastronomiako 2. mailako A eta D taldeetako ikasleek parte hartuko dute.

Ekimenaren helburua gure eskaintza gastronomikoaren ondorioz jantokian sortzen den elikagai-xahuketari buruzko datu objektiboak biltzea da, FAZLA enpresarekin elkarlanean. Bildutako informazioari esker, hondakinak hobeto ezagutu eta aztertu ahal izango ditugu, eta etorkizunean horiek murrizteko neurriak proposatu.

Proiektuak, gainera, ikasleen jasangarritasunarekiko eta elikagai-xahuketaren prebentzioarekiko sentsibilizazioa indartzea du helburu, teknologia eta benetako datuak ikaskuntza-prozesuan txertatuz.

Sistema de Balanza Inteligente

Eskerrik asko Roberto, Oskar eta, bereziki, super Jokin, proiektua martxan jartzen laguntzeagatik!

Enlaces y documentos
    Partekatu Sareetan:
    Síguenos:
    Jarraitu:
    Back To Top