Gamarrako Ostalaritza Eskola disfagia eta mastekatzeko arazoak dituzten pertsonekin
Aurkeztutako menuak honako plater hauek izan ditu: babarrunak odolkiarekin eta txorizoarekin, piperminak eta oilasko-izterra erreta, guztiak testura egokituetan prestatuta, plateren zaporea, itxura eta nortasuna galdu gabe. Parte hartu duten erabiltzaileek oso balorazio positiboa egin dute, bai kontsumitzeko erraztasunagatik bai esperientzia sentsorial eta emozionalagatik.
Esperientzia hau ikasleen eta irakasleen arteko lankidetzari esker egin ahal izan da. Parte hartu duten guztiek konpromiso, profesionaltasun eta sentsibilitate handia erakutsi dute, eta harro egoteko modukoa da egindako lana.
Ekimen honek Lanbide Heziketak erronka sozial errealetan duen ahalmena azpimarratzen du. Gamarrako Ostalaritza Eskola, beste behin ere, gastronomiako berrikuntzaren abangoardian.



