Gamarrako ikasle eta irakasleek, B.E.B.S.-ren mugikortasun batean parte hartu dute Rigan (Letonia)
Egun hauetan zehar, Italiako, Txekiar Errepublikako, Alemaniako, Letoniako eta Euskal Herriko ordezkaritzek (CIFP HOSTELERÍA LHII) Ogreko DBHko 1. zentroa bisitatu dute.
Ikastetxe honetan, bere hezkuntza-ereduaren alderdiak ezagutzeaz gain, ikasleek zein irakasleek hainbat jarduera eta bisitatan parte hartu dute Ogreko Enpresa haztegian.
Ekintzailetza-proiektu ezberdinak eta Letoniako Ekintzailetza Sozialeko Elkartea (SEAL) ere bisitatu ditugu, non ordezkaritza ezberdinetako ikasleek hainbat jardueratan kolaboratu duten.
Esperientzia oso aberasgarria izan da bai ikasleentzat bai irakasleentzat alderdi guztietan.
Proiektu mota honen bidez gure gazteek Europar Batasuneko kultura, hizkuntza eta ohitura ezberdinen tolerantzia, errespetua eta ezagutza garatzeko aukera ezin hobea dute.
Mila esker denagatik bai antolatzaileei bai parte-hartzaileei. Datorren otsailean Macomerren (Sardinia, Italia) elkartuko gara berriro. Laster arte!