skip to Main Content

Basaldea proiektuaren instalakuntza eta Añanako Gesaltzara bisita

Sukaldaritza bigarren mailako gure ikasleek, Italiako Ferrarako Vergani Navarra Institutuko Angela Monte eta Luca Farinelli irakasleekin batera, Basldea proiektuaren instalazioak eta Gatz Harana, Añanako Gesaltza bisitatu dituzte.

Basaldea proiektua ekintzaileei zuzendutako nekazaritza ekologikoko ustiategi berriak sortzeko nekazaritza-inkubagailua da. Ekimen honi esker, ekintzaileak eskura ditu lur, ekipamendu eta azpiegitura komunak.

Bere gizarte-lana nekazaritza eta aldi baterako eta tokiko produktuen kontsumoa sustatzea da.
Gero Gatz Haranera hurbildu gara, Añanako Gesaltzara. Bai gure lankide italiarrak bai gure ikasleak harrituta geratu dira bailara honetan egindako berreskuratze lanarekin.

Guztiek adostu dute bisita gidatua historia, geografia eta zientzia ikasgai bikaina dela, eta horrek ez du eragozten entretenigarria eta dibertigarria izatea.

Eskerrik asko proiektu bikain hau garatzen duzuen guztioi adeitasun eta profesionaltasun handiagatik.

Dokumentu eta loturak
      Partekatu Sareetan:
      Síguenos:
      Jarraitu:
      Back To Top
      Loading