BrewVR proiektuak aurrera jarraitzen du
Gure ikastetxeak parte hartzen duen "Maestro Cervecero Virtual" proiektuak erritmo onean jarraitzen du aurrera egiten. Aste honetan, simulagailuaren prestakuntzan, koordinazioan eta garapenean oinarritutako hainbat jarduera egin dira Gamarran. Saioetan zehar, prototipoa errealitate birtualean probatu ahal izan dugu eta hurrengo urratsak adostu ahal izan ditugu simulagailu berritzaile hau hobetzen jarraitzeko.


