Gamarra Balioa duen Ogia-Elkarhezi proiektuan Santa Barbara enparantzan
Proiektuaren barruan bereziki azpimarratzekoa izan da Gamarrako Ostalaritza Eskolako Okintza zikloko bigarren mailako ikasleek egindako lana. Ikasleek ezkur irina oinarritzat hartuta hiru ogi mota egin dituzte:
-ezkur irina eta tomate irina,
-ezkur irina eta laranja irina,
-ezkur irina eta platano irina.
Produktu hauek azokako standean erakusgai egon ziren.
Proiektua ikastetxeen arteko elkarlan aberasgarri baten emaitza izan da. Ogiak diseinatzeko eta garatzeko lana Farmazia Fakultatearen eta Gamarrako Ostalaritza Eskolaren arteko lankidetzan egin da, eta elaborazioa Gamarrako ikasleen ardura izan da. Ciudad Jardineko ikasleek negozio ideiak eta produktuen merkaturatzea landu dute, eta haiek arduratu dira standetan egoteaz. Packagingaren diseinua, berriz, Mendizabalako ikasleek egin dute.
Bizitako esperientzia oso arrakastatsua eta hezigarria izan da, eta etorkizunera begira ikaskuntza handia ekarri du.




-scaled.jpg)

-scaled.jpg)