Idiazabal gazta 2. tailerra
Xabier Gaztañaga ikasle ohiak idiazabalgo gazta egiteko tailerra eman die D ereduko ikasleei, euskal kultura, hizkuntza indartu eta gastronomiarekin lotuz..
Xabier Gaztañagak gazta prozesua hasieratik nola egiten den azaltzen duen tailer txiki bat eman du Gamarrako Ostalaritza Eskolan. Ardi Latxen ezaugarriak azalduz eman dio hasiera; jarraian, abeltzaintzarekin, artaldea jeztearekin, esnea gordetzearekin eta kontserbazioarekin jarraituz. Azalpen guzti hauek adi-adi entzun ondoren, modu praktiko eta didaktikoan ikasleak izan dira, beraien parte hartzearekin, gure lurretan hain preziatua den Idiazabal gazta egin dutenak.
Oraingoan gure ikasleek aurreko esnearen gatzurarekin egindako produktuak dastatzeko aukera izan dute, toffe goxokiak, ogia eta gaztanbera dastatuz.






