\”Gamarra soliarioa\”-ren ekimen arrakastatsua
Gamarrako Ostalaritza Eskolako ikasleek arrakasta handiz ospatu dute \”Gamarra Solidarioa\” ekimenaren edizio berri bat, non ikastetxeko jatetxeak sormenezko menuak eskaini dituen helburu solidario bikoitzarekin.
Alde batetik, bildutako diruaren % 60 — 1.600 euro inguru — Arabako Elikagaien Bankura bideratuko da. Bestetik, gainerako % 40a jarduera solidarioak antolatzeko erabiliko da, Gasteizko El Carmen LHIko ikasleekin batera. Jarduera horiek maiatzaren 4an eta 11n izango dira.
Ekimenean izan dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Begoña Pedrosa, Lanbide Heziketako sailburuorde Jon Labaka, Laboral Kutxako, Arabako Elikagaien Bankuko, El Carmen LHIko, Gasteizko Manolenta jatetxeko eta Gamarrako Ostalaritza Eskolako ordezkariak.
Antolakuntzatik eskerrak eman nahi dizkiegu jarduera solidario hau posible egin duten pertsona guztiei: irakasleei, ikasleei, irakasle ez diren langileei eta bezeroei, bai eta Laboral Kutxaren eta Manolenta jatetxearen lankidetza bereziari ere, haien laguntzari esker ospatu baita aurten ere \”Gamarra Solidarioa\”.



