Gamarra Solidarioaren menuek bihotzak eta ahosabaiak konkistatu dituzte
Gamarrako Ostalaritza Eskolako ikasleek arrakasta handiz burutu dute 'Gamarra solidarioa' Zaporeak GKEari laguntzeko. Jatetxean sormenezko menuak eskaini dira, helburu bikoitzarekin: Zaporeak elkarterako dirua biltzea eta hezkuntza-komunitateko kideek Lesbos uharteko boluntariotza batean parte har dezaten erraztea.
Proiektua Laboral Kutxaren babesari esker egin ahal izan da.
Sukaldaritza Zuzendaritzako zikloko ikasleek diseinatu eta prestatu zuten menua, eta Edorta Lamo Arrea! jatetxeko sukaldariaren errezeta bat jaso zuen. Errezeta hori berak erakutsi zien ikasleei Kanpezuko jatetxera egindako bisitan.
Gamarrako Ostalaritza Eskolatik eskerrak eman nahi dizkiegu ekimen honetan parte hartu duten guztiei, eta bereziki ikasleei eta Zaporeak, Laboral Kutxa eta Arrea! -ri, euren inplikazio, konpromiso eta eskuzabaltasunagatik.
Eskerrik asko!


.jpg)
