Gluten_Free Proiektua
Hilabete hauetan gluten gabeko elaborazioak egin dituzte Gamarrako okintza, gozogintza eta konfiteriako zikloko ikasleek. Horretarako UPV/EHUko Giza Elikadura eta Dietetikako ikasleekin batera, hainbat elaborazio egin genituen Gamarra Ostalaritza Eskolan. Aste honetan, gure laginekin Farmazia Fakultatera joan gara, eta Elikadura Zientzia eta Teknologiako ikasleekin batera, glutenaren determinazioa egin ditugu beraien laborategian. Oso esperientzia aberasgarria izan da.