Gamarrako irakasleak Timisoaran (Errumania), nazioarteko proiektu berri bati hasiera ematen
Aste honetan ERASMUS FER-RHEU (Reinforcing the Health of Rheumatic Patients Through Homemaking Traditional Fermented Foods) proiektuaren lehen topaketa egin da, Errumaniako, Turkiako eta Gamarrako Ostalaritza Eskolako bazkideen arteko nazioarteko lankidetzari hasiera emanez.
Gure eskola arduratuko da elikagai hartzitu tradizionaletan oinarritutako errezetak garatzeaz, paziente erreumatikoen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Ekimenak elikagai horien ondare kulturalari balioa ematea eta osasun-praktika jasangarriak sustatzea ere bilatzen du.
Horrez gain, gure irakasleek Errumaniako eta Turkiako etorkizuneko trainerrak prestatuko dituzte elikagai fementatuak egiten, beren herrialdeetan erreuma pazienteak eta haien zaintzaileak presta ditzaten.
Lehenengo bilera horretan, proiektu osoa garatzeko oinarriak ezarri dira, eta 18 hilabeteko iraupena izango du.












