OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO IKASLEAK ERASMUSEAN ITALIAN
Gamarrako Ostalaritza Eskolako 6 ikaslek eta 2 irakaslek osatutako talde bat Italian da aste honetan, Partinicon hain zuzen ere, Palermotik gertu dagoen Siziliako herri txiki batean, IIS Danilo Dolci-ko gure lagunek hartuta.
Egonaldiko astean, ikasleak Siziliako kulturaz eta gastronomiaz gozatzen ari dira. Astelehenetik ostiralera IIS Danilo Dolci zentrora joaten dira, eta Italiako oinarrizko sukaldaritzako tailerrak egiten dituzte bertan. Horrez gain, hondartzara, Ericera eta Palermora txangoak egiten ari dira.
Gamarrako Ostalaritza Eskolak kalitatezko prestakuntzarekin eta nazioartekotzearekin duen konpromisoaren beste adibide bat da hau.
Ondo pasa Italian!









