GastroErasmus Food Competition
Gamarrako hiru ikaslek parte hartuko dute Antalyako GastroErasmus Food Competition bigarren edizioan
CIFP Hostelería LHII Gamarra-ko erdi mailako hiru ikasle, irakasle batekin batera, Turkian izango dira eskola ordezkatzen GastroErasmus Food Competition-en bigarren edizioan. Lehiaketa gastronomiko hau Antalyan (Turkia) apirilaren 3tik 6ra egingo da, eta hainbat herrialdetako etorkizuneko profesionalak bilduko ditu, haien sukaldaritza-trebetasunak erakusteko eta beste kultura gastronomiko batzuetatik ikasteko.
Zorte on opa diegu eta esperientzia paregabe hau ahalik eta gehien goza dezatela! Ziur gaude Gamarra-ren izena goi-goian utziko dutela!
