GURE IKASLE DEN IZARO GARRO GONZÁLEZ DE AUDICANA, IRABAZLE FOZ-eko BARISTA LEHIAKETAN
Fozeko BHIk antolaturiko 2025eko Baristen Nazioarteko Txapelketa kafearen inguruko talenturik onenak biltzen dituen ekitaldia da, eta Espainia osoko parte-hartzaileak izango ditu, otsailaren 19tik 21era bitartean. Txapelketak orain arteko lehiakiderik gehienak izango ditu aurten, Espainiako hainbat tokitatik etorritako parte-hartzaileak, hain zuzen ere. Galizia, Asturias, Kantabria, Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa, Gaztela eta Leon, Kanariak, Andaluzia eta Murtziako Erkidegoko gazteek beren trebetasuna erakutsiko dute, bai eskolen arteko eta profesionalen arteko baristen txapelketan, bai kafe-dastatzean.
Gaur ospatu den OSTALARITZA ESKOLEN ARTEKO BARISTA txapelketan, Gamarrako IZARO GARRO GONZÁLEZ DE AUDICANA ikaslea IRABAZLE suertatu da saio bikain baten ondoren, espezialitate horretako profesionaltasunaren maila oso altu utzita. Gamarrako Ostalaritza Eskolan egiten den lanaren saria eta gure hezkuntza-komunitate osoarentzako benetako harrotasuna. Zorionak, Izaro!
Bihar barista profesionalen lehiaketan hartuko du parte. Zorte on!
ZORIONAK, IZARO!






