skip to Main Content

GAMARRAKO GOI MAILAKO IKASLEEN DUALA EUROPAN – ERASMUS+

Austria, Italia eta Txekiar Errepublika izango dira gure Goi Mailako ikasleen norakoak ostalaritzako enpresetan DUAL-a egiteko.

Aurreko urteetan bezala, 2025-2026 ikasturte honetan Gamarra Ostalaritza Eskolako Sukalde eta Zerbitzu Zuzendaritzako 2. mailako zortzi ikaslek Erasmus+ beken bidez Europar Batasuneko herrialdeetan praktikak egiteko aukera izango dute hiru hilabetez.

Oraingo honetan Vienan (Austria), Catanian eta Florentzian (Italia) eta Pragan (Txekiar Errepublika) egingo dituzte praktikak. Guztiek aukera ezin hobea izango dute beste kultura batzuk, beste hizkuntza batzuk, beste gastronomia batzuk ezagutzeko, antolatzeko eta lan egiteko beste modu batzuk ikasteko , eta, nola ez, esperientzia berriak izateko.
Zorte on guztioi.

Dokumentu eta loturak
    Partekatu Sareetan:
    Síguenos:
    Jarraitu:
    Back To Top