Gamarratik Palo Altora (Kalifornia) Global training bekekin
Global Training bekek aukera paregabea eskaintzen diete 30 urtetik beherako goi mailako heziketa-zikloak amaitu dituzten gazteei, atzerrian ordaindutako praktikak eginez esperientzia profesionala eskuratzeko. Bekak gazte talentua nazioartekotzeko asmoz diseinatu dira.
Aurten, hiru beka eskaintzen dira ostalaritza eta sukaldaritzarekin lotuta, eta aukera ezin hobea dira CIFP Ostalaritza LHII Gamarra ikastetxeko ikasle ohientzat. Bereziki aipagarria da Palo Altoko (Kalifornia) beka, gure ikastetxetik zuzenean kudeatua, eta itxaropena dugu gure ikasle ohiren batek aukera hori baliatu ahal izatea.
Diru-laguntzaz harago, bekek esperientzia eraldatzailea eskaintzen dute, parte-hartzaileei autonomia, gaitasun profesionalak eta ikuspegi kulturala garatzeko aukera paregabea emanez.
Gure ikastetxetik animatu nahi ditugu interesa duten guztiak informatzera eta aukera hau aprobetxatzera. Mundua zain daukazue!

-scaled.jpg)