Gozamen gastronomikoa: Gamarra eta Burlatako ostalaritza eskolen arteko zapore-lehia
Gasteizko Gamarra Ostalaritza Eskolako Sukaldaritzako Zuzendaritza 2. mailako taldeak aukera izan du Nafarroako IGPk antolatutako eta Burlatako Ostalaritza Eskolarekin elkarlanean egindako Zaporeen Lehian parte hartzeko.
Esperientzia aberasgarri eta baliotsua iruditu zaigu, tokiko kalitatezko produktuak balioan jartzen dituena. Etxean baditugu Nafarroako Behi Haragia bezalako produktu bikainak, urrutiko lurretatik datozen beste batzuei ezer gutxi inbidiatzeko dutenak. Gamarra Eskolatik, bertako eta kilometro 0 produktuak sustatzen ditugu, eta, beraz, gertukoa balioan jartzeko eta gure ekoizleak babesteko filosofia hau partekatzen dugu. Sukaldaritza onik ezin daiteke egin kalitatezko lehengairik gabe.
Gainera, eskolak anfitrioi bezala benetan eroso sentiarazi gaitu; nahiz eta kanpoan jokatu, izugarri gozatu dugu. Uste dugu eskolen arteko trukeek ezinbesteko ekarpena egiten diotela gure ikasleen garapenari.
Esperientzia honek aho zapore gozoa utzi digu, eta errepikatzeko gogoz geratu gara.
.jpeg)
.jpeg)

.jpeg)
.jpeg)
.jpeg)

.jpeg)
.jpeg)
.jpeg)
.jpeg)
.jpeg)

