Balioa duen ogia_Elkarhezi proiekturen hirugarren fasea: gluten gabeeko ogiaren analitika Farmazia Fakultatean
Bigarren mailako Okigintza, gozogintza eta konfiteriako ikasle taldeak Farmazia Fakultatera joan ziren, Gamarra ostalaritza eskolako tailerrean egindako gluten gabeeko ogi lagin batzuk aztertzeko. Fakultateko laborategian, Elikagaien Zientzia eta Teknologia graduko ikasleekin batera, glutenaren detekzioaren analisi kualitatiboa egin zuten.
Emaitza oso positiboa izan zen, izan ere, gluten gabeeko ogiaren elaborazio egokia egiaztatzeko aukera izan genuen. Era berean, beste espezialitateetako eta beste ikastetxeetako ikasleekin lan egiteko aukera izan genuen, eta horrek aukera eman zien ikasleei ikuspegi et


