Gamarrako irakasleak Turkian Erasmus+ FER-RHEU proiektuarekin
Topaketa honetan bildu gara AREBA (Association of Rheumatoid Patients) elkarteko gure bazkide errumaniarrekin eta Usak-eko ostalarien elkarteko (Uşak Chamber of Chefs and Restaurateurs) bazkide turkiarrekin, proiektuaren garapena ebaluatzeko, proiektuaren arrakasta bermatzeko beharrezkoak diren hobekuntza-elementuak ezartzeko eta proiektuaren epe ertain eta luzerako iraunkortasun-estrategia bat asmatzeko. Honetaz gain, ostalaritza eskola bat bisitatu ahal izan dugu eta Usak-eko gremio elkarteetako presidenteak, Usak-eko alkateak eta Ulubey-ko alkateak hartu gaituzte.
FER-RHEU proiektuaren helburu orokorra da paziente erreumatikoen osasuna eta bizi-kalitatea babestea, etxean hartzitutako elikagai tradizional probiotiko aberatsak egiteko trebetasunak hobetuz eta hanturaren aurkako dietetan erabiltzea sustatuz. Aldi berean, hartzitutako elikagai tradizionalen ondare-balio kulturala sustatzen da, osasun-praktika modernoekin integratuta, eta osasun-ikuspegi jasangarria garatzen da.
Horretarako, Gamarrako irakasleek aldez aurreko prestakuntza jaso dute, eta hainbat prestakuntza-jardunaldi eskainiko dizkie pazienteei eta haien zaintzaileei, bai Gamarran, bai Timisoaran (Errumania).











