skip to Main Content

IKASLAN MOBILITY GAMARRAN OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO IKASLEEKIN

Ikaslan Mobilityk Gamarrako Ostalaritza Eskolan egiten duen ekitaldi honetan, Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek DUAL egiteko Europan dituzten destinoak ezagutuko dituzte.

Euskadiko LHko Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek, aurten ere, aukera izango dute beren DUALa enpresetan egiteko Europako hainbat hiritan, Italian eta Portugalen destino desberdinak dituztela. Gaur ikasle eta irakasle laguntzaile horiek guztiak bildu dira Gamarrako Ostalaritza Eskolan, beraien artean elkar ezagutzeko eta Italiako eta Portugalgo destinoetan jarraituko duten lehen harremanak hasteko. Lanegunaren ondoren, gure eskolako Sukaldaritzako eta Jatetxe Zerbitzuetako Oinarrizko Mailako ikasleek egindako lunch bikainaz gozatu ahal izan dute.

Zorte on denoi zuen esperientzia berrian!

Dokumentu eta loturak
    Partekatu Sareetan:
    Síguenos:
    Jarraitu:
    Back To Top