skip to Main Content

Gamarra Ostalaritza Eskolak «Eskola Jasangarri» ziurtagiria jaso zuen ekainaren 7-an

Ziurtagiria, Urdaibaiko Ekoetxean ospatu zen ekitaldian jaso genuen Hezkuntzako Sailburua den Jokin Bildarratzen eskutik.

Bertan gure ikastetxeko bi ikasle izan genituen protagonista. Batak AE2030aren barruan egindako proiektua aurkeztu zuen, eta besteak, Jokin Bildarratzen eskutik, «Eskola Jasangarri» agiria jaso zuen.

Hemendik, eskerrak eman nahi dizkiegu, Arabako ingurugelako aholkulariei eta proiektu hau aurrera eramaten lagundu diguten guztiei.

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading