skip to Main Content

Giro ezin hobean ospatu zen Arabako Patataren eguna Gamarran

Ikasleekin elkarlanean eta Neikerren eskutik lan polita burutu zen eta bertaratu zirenek han egindakoa dastatu ahal izan zuten.

Joan den ostiralean, Arabako Patataren eguna ospatu genuen Gamarrako Ostalaritza Eskolan. Oinarrizko Lanbide Heziketako 1. eta 2. mailako ikasleek prestatu zuten Neikerrek (Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutua) emandako patata-barietatekin denontzako dastaketa.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztiei eta Neikerri ekitaldi posible hau egiteagatik!

Dokumentu eta loturak
      Back To Top
      Loading