skip to Main Content

Tokiko gastronomia Gamarran

Kalitatezko tokiko produktuak gure jatetxeko menuetan, Hazi eta Lumagorriren eskutik.

Maiatzaren 27an eta 29an, Sukaldaritza Zuzendaritzako ikasleek kalitate bermatua duten tokiko produktuekin diseinatutako eta egindako menuak eskaini dituzte, Lumagorri oilaskoa, Arabako Errioxako oliba olioa, Añanako gatza, Arabako potxak, berdela, Idiazabalgo gazta, Arabako Errioxako ardoak eta txakolina bezalako Eusko Labeleko produktuekin.

Menu hauek 10 astez garatu diren ikaskuntza-jarduera guztien amaiera izan dira; Slow Food Araba-ren hitzaldiak, Mikel Garaizabal-ekin Eusko Labeleko produktuen aurkezpenak, tokiko ekoizleak bisitatzea, etab., ikasleak bertako eta sasoiko produktuekin lotuz ikastea erraztu dutenak.

Proiektu hau Hazi eta Lumagorriren laguntza eta lankidetzari esker garatu ahal izan da.

Dokumentu eta loturak
    Partekatu Sareetan:
    Síguenos:
    Jarraitu:
    Back To Top