Gamarrako Ostalaritza Eskola Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat.
Bihar, Maiatzaren 17 an, LGTBIQ+fobiaren Kontrako Nazioarteko eguna ospatzen dugu. Ospatu, hitz egiteko modu bat besterik ez da, ez baitago ezer ospatzerik. Kolektibo honetako pertsonek besteok bezalako errespetua merezi dute eta horretarako bildu gara hemen: gorrotoa gure jendartetik guztiz baztertzeko…
Gastronomy Erasmus Skills en Antalya Tuquian
Turkian ospatutako Gastronomy Erasmus Skills nazioarteko lehiaketa bikainean, Laurogeita hamar herrialdetako ordezkarien artean, gure ikasleek buru-belarri lan egin dute eta emaitza bikainak lortu dituzte. Aner Cáceres, Aimar Uribeetxebarria eta Elisa Díez —Sukaldaritza eta Gozogintzako ikasleak— nazioartean nabarmendu dira, bakoitzak hirugarren postua eskuratuz beren kategorietan. Haien lana,…
Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleak praktiketan Italian
Joan den asteartean, apirilaren 1ean, gure 4 ikasle Italiara joan ziren Fabriano eta Arezzoko lantokietan praktikak egitera. Egoera berrira egokitzeko lehen fase baten ondoren, joan den ostiraletik lanean ari dira ostalaritzako establezimenduetan. Lanaz gain, hainbat bisita kultural egiten ari dira…
Idiazabal gazta egiteko tailerra Gamarran
Xabier Gaztañagak gazta prozesua hasieratik nola egiten den azaltzen duen tailer txiki bat eman du Gamarrako Ostalaritza Eskolan. Ardi Latxen ezaugarriak azalduz eman dio hasiera; jarraian, abeltzaintzarekin, artaldea jeztearekin, esnea gordetzearekin eta kontserbazioarekin jarraituz. Azalpen guzti hauek adi-adi entzun ondoren,…
Gamarrako hiru irakaslek AEBetan
Bidaia honen helburua etorkizuneko berrikuntza-proiektuetarako loturak sortzea da, sukaldaritza jasangarria eta gastronomian aplikatutako teknologia uztartuz. Zehazki, trash cooking (elikatze-hondakinen aprobetxamendu integrala) eta 2D injection inprimaketa arloetan proiektu berriak garatzeko lanean hasiko gara hurrengo ikasturtetik aurrera. Nazioarteko lankidetza honek beste urrats bat dakar Gamarrako Ostalaritza Eskolaren berrikuntzarekiko eta jasangarritasunarekiko konpromisoan,…
IKASLAN MOBILITY GAMARRAN OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO IKASLEEKIN
Euskadiko LHko Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek, aurten ere, aukera izango dute beren DUALa enpresetan egiteko Europako hainbat hiritan, Italian eta Portugalen destino desberdinak dituztela. Gaur ikasle eta irakasle laguntzaile horiek guztiak bildu dira Gamarrako Ostalaritza Eskolan, beraien artean elkar ezagutzeko…
GOI-MAILAKO IKASLEEN DUAL-A EUROPAN
Aurreko urteetan bezala, 2024-2025 ikasturte honetan, Gamarrako Ostalaritza Eskolako Sukalde Zuzendaritzako eta Jatetxe Zerbitzuetako Zuzendaritzako 2. mailako bost ikaslek Europar Batasuneko herrialdeetan praktikak egiteko aukera izango dute Erasmus+ beken bidez hiru hilabetetarako. Oraingo honetan ikasle hauek praktikak Bordelen (Frantzia),Viareggio-n (Italia)…
GURE IKASLE DEN IZARO GARRO GONZÁLEZ DE AUDICANA, IRABAZLE FOZ-eko BARISTA LEHIAKETAN
Fozeko BHIk antolaturiko 2025eko Baristen Nazioarteko Txapelketa kafearen inguruko talenturik onenak biltzen dituen ekitaldia da, eta Espainia osoko parte-hartzaileak izango ditu, otsailaren 19tik 21era bitartean. Txapelketak orain arteko lehiakiderik gehienak izango ditu aurten, Espainiako hainbat tokitatik etorritako parte-hartzaileak, hain zuzen…