GAMARRAKO IKASLEAK ITALIAN ERASMUS+ PROGRAMAK LAGUNDUTA
Sukaldaritza eta Gastronomiako 2. mailako hamar ikasle, ikastetxeko bi irakaslerekin batera, Ferrarako Istituto di Istruzione Secondaria Superiore Vergani-Navarra ikastetxean daude. Bertan 3 egun emango dituzte Italiako sukaldaritzaren teknikak, produktuak eta kultura bertatik bertara ikasten.
Vergani-Navarra Istitutoa erreferentziazko zentroa da Emilia-Romaña eskualdean ostalaritzan eta jatetxe arloko zerbitzuetan prestatzeko. Hiru egun hauetan, ikasleek institutuko sukaldeetan lan egingo dute irakasle eta ikasle italiarrekin batera, eta lanbidea ulertzeko beste modu bat ezagutuko dute barrutik.
Europar Batasunak Erasmus+ programaren bitartez kofinantzatzen duen prestakuntza-programaren ardatza Italiako sukaldaritza tradizionala eta eskualdekoa da. Ikasleek pasta freskoak eta betegarriak, Emilia-Romañako elaborazio tipikoak eta inguruko produktu enblematikoak landuko dituzte. Italiako gastronomiaren teknikak eta aurkezpenak ere ikusiko dituzte.
Sukaldaritzan ikasten dutenaz gain, esperientziak balio pertsonal eta profesional handia du. Beste herrialde batean bizitzeak eta lan egiteak autonomia irabazten, beste hizkuntza batean moldatzen eta lantalde eta lan-ingurune berrietara egokitzen laguntzen die ikasleei. Gaitasun hauek gero eta gehiago baloratzen dira ostalaritzaren sektorean. Taldearekin doazen bi irakasleek gertutik jarraituko dute ikasleen ikaskuntza. Halaber, egonaldia aprobetxatuko dute Italiako lankideekin metodologiak eta jardunbide egokiak partekatzeko.
Horrelako ekimenekin, Gamarrako Ostalaritza Eskolak nazioartekotzearen eta Europarekin lotutako prestakuntzaren aldeko apustua indartu du. Ikasleak teknika berriekin eta gastronomiaren ikuspegi zabalagoarekin itzultzen dira etxera.
Buon lavoro, ragazzi!













