skip to Main Content

GAMARRAKO IKASLEAK ANKARAN (TURKIA) ERASMUS+ PROIEKTU BATEAN

2025eko abenduaren 6tik 13ra bitartean, Sukaldaritzako eta Okintza eta Gozogintzako Erdi Mailako 1. mailako 5 ikaslez eta 2 irakaslez osatutako talde bat Ankaran dago, Turkian, Erasmus+ mugikortasun batean. Bertan, Turkiako sukaldaritzako hainbat elaborazio tradizional ezagutu eta landuko dituzte Ankarako ‘Çankaya Borsa İstanbul Turizm Mesleki ve Teknik Anadolu Lisesi’ zentroan.

Hauxe da Gamarrako Ostalaritza Eskolak duen Erasmus+ proiektu berriaren barruan 2027ko martxora arte aurreikusitako 6 mugikortasunetatik lehena. Turkiako sukaldaritza eta haren elaborazio tradizionalenak ezagutzeaz gain, gure ikasleak Turkiako ohiturez eta kulturaz, bertako monumentu enblematikoenez eta harrera egiten digun ikastetxeko ikasle turkiarren adiskidetasunaz gozatzen ari dira. Gamarrako Ostalaritza Eskolak gure ikasleen berrikuntzaren, ekintzailetzaren eta nazioartekotzearen alde egiten duen ahaleginaren adibide ere bada, erronka eta aukera berriak eskaintzen baitizkie ostalaritza-sektoreko ikasle eta etorkizuneko profesional gisa egiten ari diren ibilbidean.

Dokumentu eta loturak
    Partekatu Sareetan:
    Síguenos:
    Jarraitu:
    Back To Top